Gateway Arch | |
---|---|
Gateway Arch | |
AEBko Leku Historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Missouri |
Hiria | Saint Louis |
Koordenatuak | 38°37′28″N 90°11′05″W / 38.6245°N 90.1847°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1968ko maiatzaren 25a |
Inaugurazioa | 1965eko urriaren 28a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Eero Saarinen |
Egitura ingeniaritza | Severud Associates (en) |
Estiloa | high-tech architecture (en) |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 87001423 |
Webgune ofiziala | |
Gateway Arch (euskaraz: 'Arku Pasabidea'), halaber Gateway to the West (Mendebalderako Pasabidea) gisa ezagutua, St. Louis (Missouri) hiriko irudi ikoniko bat da, eta Jefferson National Expansion Memorial delakoaren barrenean dago. 192 metroko garaiera eta oinarrian 192 metroko zabalera duen arku erraldoi bat da, Eero Saarinen arkitektoak eta Hannskarl Bandel egitura-ingeniariak 1947an diseinatua. Estatu Batuen mendebaldea eta ekialdea elkartzen dituen "ate" (gateway) gisako sinbolo-izaera dauka, eta Estatu Batuetako monumenturik altuena da.
Arkuaren eraikuntza-lanei 1963ko otsailaren 12an ekin zitzaien, eta 1965eko urriaren 28an burutu zen. Monumentu hau 1967ko uztailaren 10ean ireki zitzaion jendeari.
Arkuaren barrualdea hutsa da, eta hutsune horretan igogailu-sistema guztiz berezi bat dauka, bisitariak garraiatzen dituena goiko aldean dagoen behatoki bateraino. Halaber, arkuaren barrenean larrialdietarako bi eskailera daude, haietako bakoitza 1076 eskailera-mailakoa.